XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Albiste laburrak

Itoiz'ko zingirataz itz egin bearrean gera, berriz ere.

Aurka daudenek Madrid'en egindako billeran, an diran lanak geldiarazteko erabakia eta alegiñak egin arren, Europa'ko agintariek erabakitzen duten arte lanak jarraitu egingo dute.

Aste ontan bertan, Europa'ko Ingurugiroko ordezkariak Itoiz'a etortzekoak dira, ikusi ondoren, beren iritzia eman eta gero, bereala, azken erabakia artzeko.

Aurka daudenen eskabideetako bat, Oroiz'ko zingirak izan bear luken gorakoa, 20 metro bera uztea da, artara, bestela ur-azpian geldituko liraken Orbaiz, Itoiz, Artozki ta Gorriz kanpoan gelditzeko.

Alde daudenek diote, berriz, gorakoa 20 metro jexteak, zingiraren ur-putzua, erdiratzea omen litzeke, eta orrela, 418 hm3 ordez, 209 hm3 besterik ez omen lirake jasoko, eta ala, napar-lur asko ureztatu gabe geldituko lirakela eta Iruña, Tafalla, Erribera eta Aoiz, Lunbier eta Urroz, bear duten edateko urik gabe geldituko lirakela.

Erabakia laster artuko dan ustea dago.

Nekazari-egiturak Europako arauetara egokitzeko ematen diran diru-laguntzak, zenbait aldaketa izan ditu, bai aragitako beikiak, ardi, auntz eta txerrien kopuruak, nekazariek dituzten lur-saillen arabera egokituaz.

Diru-laguntzak bi eratakoak izango dira: erabat emandakoak, gero biurtu bearrik ez dala, eta, diru-aurreratzeak, euneko 3ko etekiñakin gutxi gora-bera Naparroa'ko Jaurlaritzak ere, garaia iritxi baño len zar-saria artu nai dutenentzat, urtero diru-kopuru bat jarria du: aurten 124 milloi izango dira, urtero gutxituaz, 2004'an 300.000 pezta besterik izango ez dirala.

Joan dan abenduan, Arga, Ega eta Aragoi ibaien ugoldeak egin zituzten okerrak zuzentzeko, Naparroa'ko Jaurlaritzak 94,9 milloi pezta jarri ditu, Larraga, Berbinzana, Miranda de Arga, Andosilla eta Villafranca errietan, ibai-ertzetan egin bear diran arresiak ordaintzeko; irutik bat, au da, 32,2 milloi pezta, Larraga errian kastatuko dira.

Naparroa osoko lur, baztar, ibai, mendi, mendixka eta abarren izenak jasotzen ari da Jose Maria Jimeno Jurio'k zuzentzen dun talde bat.

Atzo zortzi San Adrian'en, Andosilla, Azagra, Carcar, Lerin, Lodosa, Mendavia, San Adrian, Sartaguda eta Sesma'koak agertzen dira argitaratu duten liburuan.

Itz asko ta asko euskal-itzak diranez, izkuntzak izan duan erabillera eta abar ezagutzeko, altxor aberatsa da.

Luzarorako gordetzeko esparragoa erosten duten lantegi ta nekazarien artean naiko eztabaida izan ba-da ere, 11.353 tonelada artzeko itzarmenak egin dituzte; igaz baño euneko 5 gutxiago.

9.000 Naparroa'koak dira, 644 Aragoi'koak eta 166 Errioxa'koak; gañontzekoak, beste lurraldeetakoak.

Barañain'en jaio eta Corella'n bizi dan Juan Ignacio Ruiz Aldaz, 24 urteko gazteak, joan dan igandean Corella'n bere lenengo Meza eman zuan.

Zorionak.

Berri-emalle